XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ormaiztegi

Badator, badator poliki-poliki Ormaiztegitarrak aspalditik alako pozarekin itxoiten dauden egun zoragarria; datorren illaren amairugarrena.

Egun ortan inauguratuko baitegu gure batzoki maitea.

Ez al da bada pozgarria benetan Euzkadi maitatzen duanarentzat olako egun bat? Nik baietz uste det.

Emen beintzat zaletasun paltaik ez dago, ta eguna gerturatzen dijoan bezela geyago uste det; ia beste gauzarik ez da entzuten, egun ori gora, ta egun ori bera; egun ori alde batera, ta egun ori bestera; nola zarretan ala gaztetan.

Mendigoizale talde bikaiñ-bikaiñ bat ere eratu dute, ta neskak ere ez dute asmo galduik dakatenik batzokian sartzeko.

¡Jarrai, jarrai aurrera ama maitia lotuta daukaten kateak autsi arte!.

Len esan dedan bezela, datorren illaren amairugarren egunean inauguratuko degu Euzko-Etxea, ta pesta aundiak daude eratuta egun orretarako: txistulariak, ezpata-dantzarik, triki-titxa, pelota partiduak eta abar; ta gañera okasio oyetan iñun paltatzen ez diranak; meza nagusi bikain bat sermolari bikañagoarekin banketea ta mitiña.

Au beintzat ez da nolanaikoa izango, itzlari jatorrak ditugu ta.

Altzeta, Zeleta, Monzon ta Getxo'ko alkate jaun agurgarria al baldin bada.

Ia bada al dezuten guziok etortzen zeraten egun orretan txoko ontara.

Al dezuten guziok Zumalakarregi'tar Tomas izena zuan jaun agurgarriaren errira.

- Jaunaren besoetan il dira, Mendizabal'dar Joakin Zamora baserrikoa ta Etxaburu'ko andre zarra. G.B.

- Arizmendi'ko Murua'tar Bizente ta Etxeberri azpiko Etxezarreta'tar Basilio makal xamar daude.

Azkar sendatzea opa diegu.

- Ola baserrian aur bat geyago badute.

Zorionak.

Zubi Aundi.